XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ANTZERKIA

Fregoliren haurrentzako antzezlana Gaiarren

Fregoli antzerki taldearen Pepinu berde, tomate gorri eta txokolate zopa batengatik lanarekin berrekinen da Iruñeko Udalak antolatu haurrentzako antzerki programazioa.

Larunbatean, 25ean, izanen da antzezpena, Gaiarre antzokian, eguerdiko 12etan.

Fregolikoek Txoroupi, Pantxi eta pantxo pailazoen abentura bat antzeztuko dute.

Haatik, ez da pailozo batzuen ohiko lana; betiko jipoiez landa, garrantzia handia dute sentimenduek.

Musikak ere bere pisua du taldeak Bremengo musikariak lana taularatu zuenetik musika pedagogikoki erabiltzen ahalegindu baitira.

Sarrerek 150 pezeeta balio dute.